Etxean Egina: Euskal Herriko kosmetiko marka zoragarria !
Nor dira « Etxean Egina? » markaren sortzaileak?
Etxean Egina Serge eta Audrey Narbaiz bikoteak Baigorrin sortu enpresa ttikia da. Audrey-k, saboin eta kosmetikoak sortzen ditu eta Serge-ek saltzen.
Kalitate handiko produktu hautu handia.
Hasteko saboinak aureztuko dizkizuegu : olio esentzialekin, bidarraiko ardi edo asto eme esnearekin.
Azal guztientzat egokiak diren kosmetikoak: Ahuakate, sesame ala jojoba oliozko aurpegi kremak, ezpainetakoa, gorputz edo ileentzako krema hidratanteak.
Haien produktu ezagunetarikoa, monoi edo mugurdi usaina duen krema irabiatu zoragarria da. Ile edo gorputzean erabili daiteke. Zenbat maite dugun!
Horrez gain, erabiltzen dituzten produktuak naturalak eta biologikoak dira. Zatozte saiatzera!
Elkarlan luze eta ederra!
2014 urtean hasi ginen Serge eta Audrey-rekin lan egiten. Jada, Urruñan genuen denda ttikian haien produktuek arrakasta handia zuten. Donibanen ere, haien sormenak urte guztiak eros ditzazkezue Martxukan.
Horrez gain, Audrey-k Martxukan tailerrak animatzen dizkigu maiz. Adibidez, norberak bere azalarentzat eta gustuko duen usainarekin eguneko krema sor ditzan.
Tailer bikainak!
Horra tailer baten denboran sortu genuen bideo ttiki bat. Ez al da bikaina profesionala baten iritzia eta esperientziarekin bere krema sortzea?